Zelan jarri harremanetan bideON ARRATIANekin?
94 471 46 24 telefono-zenbakira deituta, edo aurrez aurreko arretarako Igorreko bulegora joanda: Agirre Lehendakaria kalea 11, behea 48140 Igorre (Bizkaia).
Zelan sortu bideON ARRATIAN erabiltzeko kontua?
Erregistroa eskatuz 94 471 46 24 telefono-zenbakira deituz, BideON aplikazioan edo Igorreko aurrez aurreko arretarako bulegora joanda: Agirre lehendakaria kalea 11, behea 48140 Igorre, Bizkaia.
Zelan aldatu bideON ARRATIAN zerbitzurako emandako datuak?
94 471 46 24 telefono-zenbakiaren bidez edo Igorreko aurrez aurreko arretarako bulegora joanda: Agirre Lehendakaria kalea 11, behea 48140 Igorre (Bizkaia).
Datu batzuk bideON aplikazioan alda daitezke.
Zelan berrezarri sarbide-gakoa?
Aplikazioa ireki eta “Pasahitza ahaztu duzu?” sakatuta. Pasahitza berrezartzeko esteka duen mezu elektronikoa jasoko da.
Zelan eskatu baja bideON ARRATIAN zerbitzuan?
94 471 46 24 telefono-zenbakira deituta edo Igorreko aurrez aurreko arretarako bulegora joanda: Agirre Lehendakaria kalea 11, behea, 48140 Igorre (Bizkaia). Datu pertsonal guztiak ezabatuko dira, kontua desaktibatuko da eta baieztapenerako mezu elektroniko bat bidaliko da.
Baliozko zein ordainketa-metodo daude? Alda al daiteke nire ordainketa-metodoa?
Ordainketa diru-zorro birtualaren bidez egingo da beti. Diru-zorroa bulegoan kargatu ahal izango da (eskudirutan edo kreditu/zordunketa txartelaren bidez) eta bideON aplikazioan kreditu/zordunketa txartelaren bidez.
«Nire kontua» atalean ordainketa-metodo berriak editatu edo gehitu daitezke. Kreditu-txartel berri bat sartzean, zure txartelean kargu txiki bat egingo da, baliozkoa dela egiaztatzeko, eta zenbateko hori berehala itzuliko zaizu.
Non dago erabilgarri bideON ARRATIAN zerbitzua?
Arratialdeko 9 udalerritan: Zeanuri, Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa edo Ubide.
Zenbat denbora lehenago eskatu behar da zerbitzua?
Erreserba 24 ordu lehenago egin behar da.
Zelan eskatu zerbitzu bat?
Bulegoan, telefonoz edo bideON aplikaziotik erreserba daiteke, 24 ordu lehenago.Irteerako eguna eta ordua edo iritsi gura den ordua sar daitezke.
Erreserba egiteko unean, helmugara iristeko ordua kalkulatuko da.
Ordu horrek aldaketak jasan ahal izango ditu trafikoaren egoeraren arabera, baina kalkuluak iragarpen-eredu aurreratuak erabiliz egingo dira.
Jasotzeko aurreikusitako denboren berri emateko jakinarazpenak bidaliko dira, eta, bilketa baino ordu erdi lehenagotik, garraioaren kokapena denbora errealean ikusi ahal izango da App-aren bidez, eta gidariarekin harremanetan jarri ahal izango da
Zenbat balio du bidaiak?
Arratia barruko ibilbideetan: euro 1/bidaia (BEZa barne).
Arratiatik kanpoko ibilbideetan: 1,5 euro bidaiako (BEZa barne).
Zeintzuk dira bidaiarako jasotzeko guneak?
Irteerako helbidea etxekoa denean, eskatzailea dagoen lekutik metro gutxira jasoko da, eta, kasu jakin batzuetan, haren etxeko atean bertan. Horrela, bidaia-denborak optimizatu ahal izango dira, bidaia ahalik eta azkarrena izan dadin. Aplikazioan bidaiarekin zerikusia duen guztia kontsulta daiteke, eta jasotzeko punturaino gidatuko du pertsona.
Bueltako ibilbideen kasuan, jasotzea aurrez zehaztutako nodoetan egingo da.
Zelan eskatu itzulketa bat?
Kopuru okerra kobratuz gero, 94 471 46 24 telefono-zenbakira deitu beharko da
Zer egin garraioa berandu badator edo gidariaren tratua egokia izan ez bada?
Garraioa 10 minututik gorako atzerapenarekin iristen bada, 94 471 46 24 telefono-zenbakira deitu behar da kasua berrikusteko. Gainera, gidaria aurkezten ez bada, erreserba bertan behera utz daiteke, eta zenbatekoa itzuliko da.
App-ak ez du behar bezala funtzionatzen
Aplikazioak behar bezala funtzionatzeko datuen estaldura ona behar da, eta mugikorraren GPSa aktibatuta izatea. Aplikazioa azken bertsioarekin eguneratuta izan behar da. Hala ere, aplikazioarekin arazoak izanez gero, lehenbailehen deitu behar da 94 471 46 24 telefono-zenbakira.
Zerbitzua baliogabetu daiteke?
Bai, 94 471 46 24 telefono-zenbakiaren bidez, bideON aplikazioaren bidez, edo Igorreko aurrez aurreko arretarako bulegora joanda: Agirre Lehendakaria kalea 11, behea 48140 Igorre (Bizkaia).
Erabiltzaileak zerbitzua emateko bi ordu baino gehiago geratzen direnean ezeztatzen badu, Mankomunitateak ordaindutako zenbatekoak itzuliko ditu, hala badagokio.
Erabiltzaileak zerbitzua emateko bi ordu baino gutxiago geratzen direnean ezeztatzen badu, ibilbide osoa kobratuko da.
Zerbitzua aldatu daiteke?
Bai. Aurrekoa baliogabetu eta eskari berri bat sortu behar da, eta telefonoz, aurrez aurreko arretarako bulegoan edo bideON aplikazioaren bidez egin daiteke.