bideON ARRATIANek tokiko merkataritza hurbiltzen die 65 urtetik gorakoen eta desgaitasuna eta mendekotasuna dutenen kolektiboari

  • BideON ARRATIAN garraio jasangarriko proiektu pilotu berritzaileak tokiko merkataritzari laguntzeko kanpaina jarri du abian, liburuxkak banatuz eta Arratia eskualdeko merkataritza-establezimenduetan eranskailu identifikagarriak jarriz.
  • Ekimen horrek Arratiako Merkatarien Elkartearen (Igorre) eta Lemoako Merkatarien Elkartearen laguntza du.
  • bideON ARRATIAN Arratiako Udalen Mankomunitatearen ekimena da, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du, eta bizi diren udalerrietako hiriguneetara eta Igorreko eta Lemoako erdialdera eramaten ditu adinekoen eta desgaitasuna eta mendekotasuna dutenen kolektiboak, saltokietara joateko aukera izan dezaten.
  • Tokiko saltokietarako garraio-zerbitzuaren tarifa euro 1 da bidaia bakoitzeko, eta, behar izanez gero, pertsona batek laguntzeko aukera ematen du.

Igorren, 2024ko azaroaren 14an. bideON ARRATIAN eskariaren araberako garraio-zerbitzu jasangarriak, 65 urtetik gorako pertsonei eta adin-mugarik barik desgaitasuna eta mendetasuna duten pertsonei hurbiltzen die tokiko merkataritza. Horrela, Arratiako bederatzi udalerrietako batean –Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri– erroldatuta dauden 65 urtetik gorako pertsonek, desgaitasun fisikoa, psikikoa, adimenekoa edo sentsoriala dutenek edo mendekotasun-egoeran daudenek euren udalerrien hiriguneetara edo Igorre eta Lemoako erdigunera hurbilduko dituen zerbitzua jaso ahal izango dute.

bideON ARRATIAN Arratiako Udalen Mankomunitatearen ekimena da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du. Arratiako saltoki guztiei zuzendutako kanpaina hau jarri du abian, Arratiako Merkatarien Elkartearekin (Igorre) eta Lemoako Merkatarien Elkartearekin lankidetzan, merkataritza-establezimenduetan liburuxkak banatzeko eta eranskailuak jartzeko. Euskarri horietan ematen da ekimenaren berri.

Besteak beste, elikadura, estetika, osasuna, etxetresna elektrikoak, ostalaritza, moda eta osagarriak, aseguruak, liburudenda eta papergintza edo telefoniako establezimenduak biltzen dituzten merkatarien elkarte biek oso harrera ona egin diote zerbitzuari.

Tokiko saltokietarako garraio-zerbitzuaren tarifa euro batekoa da bidaia bakoitzeko, eta, behar izanez gero, pertsona batek laguntzeko aukera ematen du, bidaia bakoitzeko tarifa bikoitza aplikatuta, pertsona bakoitzeko bidaia bat. Zerbitzua astelehenetik ostiralera erabili daiteke, 8:00etatik 14:00etara. Erreserbak Igorreko bulegora deituz (944714624), bertara joanez edo bideon aplikazioaren bidez egiten dira.

bideON ARRATIANek eskualdeko bederatzi udalerriren batean –Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri– erroldatuta dauden 65 urtetik gorako pertsonei eskaintzen die zerbitzua. Kasu horretan, zerbitzuak etxeko atetik hiriguneetara eramaten ditu erabiltzaileak, era guztietako kudeaketak egiteko udaletxeetan, osasun-zentroetan, farmazietan, saltokietan, banku-bulegoetan edo kutxazainetan. Kolektibo horrentzat, Galdakao-Usansoloko Ospitalera, Galdakaoko anbulatoriora edo Arratiako Egoitzara hurbiltzeko garraio-zerbitzu bat ere prestatu da.

Zerbitzuak, halaber, etxeko atetik Lemoara eta Zornotzara hurbiltzeko aukera ematen die eskualdean erroldatuta dauden unibertsitateko, Goi Mailako Lanbide Heziketako eta Helduen Hezkuntzako ikasleei. Leku horietan, ikasketak egiten ari diren ikastetxera eramango dituen garraio publikoa har dezakete.

Zerbitzua, halaber, adin mugarik barik, desgaitasun fisikoa, psikikoa, adimenekoa edo sentsoriala edo mendetasunen bat duten pertsonei ere eskaintzen zaie.

Proiektuak duen helburu sozialarekin bat etorriz, zerbitzua euro bateko prezioan ematen da Arratia barruko joan-etorrietarako, eta 1,50 euroko prezioan helmuga eskualdeko muga geografikoetatik kanpo dagoenean.

Arratiako eskualdea bederatzi udalerrik osatzen dute, eta biztanle-eremu asko sakabanatuta daude, hirigunetik eta, beraz, bertako zerbitzu nagusietatik urrun, bai eta prestakuntza-zentro eta unibertsitate-campus nagusietatik ere.

Arratialdea bederatzi udalerrik osatzen dute, eta bertako biztanle-eremu asko sakabanatuta daude, herrigunetik eta, beraz, zerbitzu nagusietatik, urrun, bai eta herritarrentzako interesguneetatik, prestakuntza-zentro nagusietatik eta unibertsitate-campusetatik ere.

Lurraldearen banaketa horrek bertako bizilagunak egunero leku batetik bestera joateko erronka planteatzen du, eskari gutxiko eta maiztasun aldakorreko joan-etorriak dira-eta.

bideON ARRATIANek pertsonen arteko adiskidetasunezko edo bestelako harremanak sustatzen ditu, pertsonak elkarrengana hurbilduz, bai ibilgailua partekatzean bai kanpoaldeko biztanleak herriaren jarduera-zentrora eramatean elkarrekintzan aritzeko aukera emanez. Modu berean, belaunaldien arteko harremanak errazten ditu Arratiako adinekoen eta gazteen artean.

Parte-hartzean oinarritutako zerbitzua da. Izan ere, inkesten bidez egindako hasierako diseinutik hasi eta eguneroko jarduerara arte, erabiltzaileen iritziak jasotzen dira, hobetzeko eta egokitzeko. Iritzi horien ondorioz, helmuga eta geldialdi berriak eskaini dira, eta erabiltzaileen kolektibo berrietara iritsi da.

bideON ARRATIANek jendeari informazioa emateko bulegoa du Igorren (Agirre lehendakaria, 11). Lokal horretatik ekimenari eta sisteman izena emateko aukerari buruzko informazioa eskaintzen zaie Arratiako bederatzi udalerrietako –Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri– bizilagunei.

Contact us

Fill in the form below or give us a call and we'll contact you. We endeavour to answer all enquiries within 24 hours on business days.