Arratiako herritarrek eskariaren araberako garraio-zerbitzu publikoa diseinau ahal izango dabe
- Garraio publikoko proiektu pilotu jasangarria, BideOn ARRATIAN izenekoa, personalizetan eta diseinetan hasiko dira, eta, bertan, eskualdeko bederatzi udalerrietakoren baten (Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri) erroldatuta dagozan biztanle guztiek parte hartu ahal izango dabe.
- Arratiako biztanleek inkesta baten bidez parte hartu ahal izango dabe online, bideON estekan, edo 94 471 46 24 telefonora deituta.
Igorre, 2023ko abendua 5a. Arratiako bederatzi udalerrietako biztanleak (Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri) bideON ARRATIAN izeneko eskaeraren araberako garraio-zerbitzu publikoa diseinetan hasi dira. Halanda ze, Arratiako Udalen Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak inkestea jarri dabe martxan, garraio-zerbitzu personalizau barriaren ibilbideak, abiapuntuak, helduera-puntuak, ordutegiak eta maiztasunak zehazten laguntzeko.
Arratiako eskualdea bederatzi udalerrik osotzen dabe (Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri), eta, biztanle asko eremu sakabanatuetan bizi diranez, herrigunetik urrun dagoz, eta, horren ondorioz, bertako zerbitzu nagusietatik be bai, herritarrentzat garrantzitsuak dirala kontuan hartuta: udaletxeak, osasun-zentroak, botikak, bankuko bulegoak eta kutxazainak, besteak beste. Era berean, prestakuntza-zentro eta unibersidade-campus nagusietatik be urrun dagoz.
Lurraldearen banaketa hori erronkea da bertako bizilagunen eguneroko joan-etorriei begira. Izan be, eskaera txikiko eta maiztasun aldagarriko joan-etorriak diranez, garraio publiko tradizionala ez da ez eraginkorra ez bideragarria, kostu handia dauka-ta.
Arratiako Udalen Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Celering enpreseari esleitu deutsie nahierako garraio publiko jasangarri, adimendun eta personalizaua eskaintzeko proiektu pilotua. Horretarako, zerbitzua antolatzeko fasea jarri da martxan, eta zerbitzuko geltokiak eta ibilbideak zeintzuk diran zehaztuko da bertan.
Arratiako biztanleek gaurtik bertatik parte hartu ahal izango dabe inkesta txiki baten, garraio-zerbitzu hori diseinau eta personalizau ahal izateko. Inkesta horretan batutako informazinoa funtsezkoa izango da maiztasun handieneko ibilbideak diseinetako eta eskuragarri dagozan ibilgailuak aurreikusitako eskarira egokitzeko.
Inkestan parte hartzeko inprimakia online bete ahal izango da, bideON estekan, edo 94 471 46 24 telefonora deituta. Nahi dabenek inkestea telefonoz egin ahal izango dabe.
Arratiako bederatzi udalerrietan bizi arren inkestan zuzenean parte hartzerik ez daukien biztanleek senideen edo ingurukoen laguntzea jaso ahal izango dabe, euren izenean erantzun daien, eta, holan, joan-etorrietarako daukiezan preminak zerbitzuaren antolaketan kontuan hartu daitezan.
Ekimen barritzaile honen bidez, Arratiako Udalen Mankomunitateak gitxitu egin gura dau ibilgailu pribaduaren inguruko menpetasuna, baita CO2ren isuriak be. Era berean, eskualdean bizi diranen bizi-kalidadea hobetu gura dau, egon badagoan garraio-zerbitzu publikoaren osogarri gidari profesionalen ardurapean dagoan garraio seguruaren bitartez.
Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiak finantzau dau guztiz, “Herri txiki aukera handi” foru-programearen testuinguruan. Helburua da Bizkaiko udalerri guztiek zerbitzu publikoen eskaintza izatea, bai gizarte-arlokoak, bai mobikortasunari, astialdiari, kirolari eta Interneterako sarbideari lotutakoak, besteak beste.
Antolatuta dagoanean, proiektu pilotuan parte hartzeko eskakizunak beteten dabezan eskualdeko biztanleak 2024ko urtarrilaren hasieratik hasi ahalko dira erabilten. Horretarako, euren bidaiak erreserbau beharko dabez aplikazino mobikorraren bidez edo 94 471 46 24 telefonora deituta. 4 urrats erraz baino ez dabez emon beharko.
1. urratsa. Ibilbidea erreserbau, aplikazinoaren bidez edo 94 471 46 24 telefonora deituta.
2. urratsa. Gidariak bidaia-eskaerea jaso, eta zerbitzua antolatuko dau.
3. urratsa. Bidaiaria hartuko dau geltoki birtual hurbilenean, adierazotako lekutik minutu batzuetara oinez joanda.
4. urratsa. Bidaia beste lagun batzukaz partekatu ahal izango da, jasangarriagoa eta eraginkorragoa izan daiten.
Celering enpresa teknologikoak nahierako garraio jasangarriaren plataforma digitala garatu eta proiektua betearazoko dau tokiko taxilarien eta autobus-konpainien laguntzaz. Holan, ibilbideen eskaerea unean bertan egokituko da beharrezko ibilgailu-muetara eta erabilgarri dagozan eserlekuetara. Horrezaz ganera, ibilbideak hobetuko dira, eta erreserban eskatutako lekualdaketa-premina bereziak egokituko dira, mobikortasun jasangarriagorako eta irisgarriagorako diseinautako adimen artifizialeko algoritmoen bitartez.
Ezaugarri asko dagoz zehaztuta, zerbitzua bera Arratiako biztanleen berariazko preminetara noiz egokituko zain.
Bilatu
Azken albisteak
- bideON ARRATIANek tokiko merkataritza hurbiltzen die 65 urtetik gorakoen eta desgaitasuna eta mendekotasuna dutenen kolektiboari 14/11/2024
- Eskariaren araberako bideON ARRATIAN garraio-zerbitzu jasangarriak, jarduerari ekingo dio berriro ikasturtearen hasierarekin bat etorriz 06/09/2024
- bideON ARRATIAN, eskariaren araberako garraio-zerbitzu jasangarriak, 2.000 bidaia egin ditu jardueraren lehen bost hilabeteetan, eta erabiltzaileek bikain baloratu dute 16/07/2024
- bideON ARRATIANek desgaitasuna eta mendekotasuna duten pertsonei zabaldu die eskariaren araberako garraio-zerbitzu jasangarria 29/05/2024
- bideON ARRATIANek eskaeraren araberako garraio-zerbitzu jasangarriaren ordutegia luzatu du 65 urtetik gorakoentzat eta unibertsitateko gazteentzat 23/04/2024