bideON ARRATIANek Galdakao-Usansoloko Ospitalera zabalduko du 65 urtetik gorakoentzako eskariaren araberako garraio-zerbitzu jasangarria
- Galdakao-Usansoloko Ospitalera taxi partekatuaren bidez heltzeko aukera berri hori udaletan, osasun-zentroetan, farmazietan, saltokietan, banku-bulegoetan edo kutxazainetan era guztietako kudeaketak egiteko erabiltzaileak etxeko atetik eskualdeko herriguneetara eramaten dituen zerbitzuari gehituko zaio.
Igorren, 2024ko martxoaren 18an. bideON ARRATIAN garraio zerbitzu jasangarriak, geralekua izango du aste honetatik aurrera Galdakao-Usansoloko Ospitalean, 65 urtetik gorako bizilagunak eskualdeko erreferentziazko ospitalera eramateko Arratiako bederatzi udalerrietatik (Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri).
Galdakao-Usansoloko Ospitalera taxi partekatuaren bidez heltzeko aukera berri hori udaletan, osasun-zentroetan, farmazietan, saltokietan, banku-bulegoetan edo kutxazainetan, baita Galdakaoko eta Arratiako Egoitzako anbulatorioan ere, era guztietako kudeaketak egiteko erabiltzaileak etxeko atetik eskualdeko herriguneetara eramaten dituen zerbitzuari gehituko zaio. Galdakao-Usansolo Ospitalera eramateko zerbitzuaren prezioa 1,5 eurokoa da (BEZa barne) ibilbide bakoitzeko.
Galdakao-Usansoloko Ospitaleko geraleku berriak orain arte euren ibilgailuan joan eta Usansoloko futbol-zelaiko aparkalekuan edo udalerrian bertan aparkatu behar zuten pertsonengan eragina zuen aparkaleku-arazoa konpontzen du.
Gainera, fase pilotuan Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuko duen Arratiako Udalen Mankomunitatearen ekimenak, euren etxeko atetik gertuen dagoen garraio publikora hurbiltzeko aukera ematen die Arratian erroldatutako unibertsitateko ikasleei, ikasketak egiten ari diren ikastetxera eramateko. Bilboko eta Leioako campusetan ikasten dutenei dagokienez, Bilbon ari direnei unibertsitate-zentro guztietara gerturatzen zaie, eta Leioako ikasleei unibertsitatera bertara eramaten zaie.
Arratiako eskualdea bederatzi udalerrik osatzen dute –Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri–, eta hirigunetik, eta, beraz, bertako zerbitzu nagusietatik, urrun bizi diren hainbat biztanleria-eremu sakabanatu ditu. Zerbitzu horien artean daude udaletxeak, osasun-zentroak, farmaziak, banketxeetako sukurtsalak eta kutxazainak, herritarrentzat interesgarriak diren beste gune batzuen artean, bai eta prestakuntza-gune eta unibertsitate-campus nagusiak ere.
Lurraldearen sakabanaketa horren ondorioz bertako bizilagunentzat benetako erronka da egunero leku batetik bestera joatea; izan ere, eskari gutxiko eta maiztasun aldakorreko joan-etorriak dira, eta, ondorioz, garraio publiko tradizionala ez da eraginkorra eta bideragarria, bere kostu handia dela-eta.
Arratiako Udalen Mankomunitatearen ekimen berritzaile horren helburua ibilgailu pribatuaren mendekotasuna murriztea da, bai eta CO2 isuriak gutxitzea ere, eta, aldi berean, eskualdean bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetzea, gidari profesionalekin egindako garraio seguruaren bidez, lehendik dagoen garraio publikoko zerbitzua osatuz.
Bizkaiko Foru Aldundiak 900.000 eurorekin finantzatu du proiektuaren fase pilotua. Fase hori urtebetez luzatuko da, eta horrela, Herri Txiki, Aukera Handi prozesu parte-hartzailearen bidez eskualdean identifikatutako erronka nagusietakoa gauzatuko du. Prozesu hori foru erakundeak jarri du abian Bizkaiko udalerrietako bizi-kalitatea hobetzeko, zerbitzu publikoen bidezko eskaintza ekitatiboa eskainiz.
Bilatu
Azken albisteak
- bideON ARRATIANek tokiko merkataritza hurbiltzen die 65 urtetik gorakoen eta desgaitasuna eta mendekotasuna dutenen kolektiboari 14/11/2024
- Eskariaren araberako bideON ARRATIAN garraio-zerbitzu jasangarriak, jarduerari ekingo dio berriro ikasturtearen hasierarekin bat etorriz 06/09/2024
- bideON ARRATIAN, eskariaren araberako garraio-zerbitzu jasangarriak, 2.000 bidaia egin ditu jardueraren lehen bost hilabeteetan, eta erabiltzaileek bikain baloratu dute 16/07/2024
- bideON ARRATIANek desgaitasuna eta mendekotasuna duten pertsonei zabaldu die eskariaren araberako garraio-zerbitzu jasangarria 29/05/2024
- bideON ARRATIANek eskaeraren araberako garraio-zerbitzu jasangarriaren ordutegia luzatu du 65 urtetik gorakoentzat eta unibertsitateko gazteentzat 23/04/2024