bideON ARRATIANek zabaldu egingo du gazteentzako eskariaren araberako garraio-zerbitzu jasangarria Bilboko unibertsitate campusetara
- Bederatzi udalerriren bateko –Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri– unibertsitateko gazteei zuzenduta dagoen Garraio jasangarriko BideON ARRATIAN proiektu pilotu berritzaileak geldialdia izango du Bilbon aste honetatik aurrera, ikasleak Deustuko Unibertsitatera, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatera, Bilboko Ingeniaritza Eskolara eta Mondragon Unibertsitateko Bilboko Campusera hurbiltzeko.
Igorren, 2024ko otsailaren 20an. Eskaeraren araberako bideON ARRATIAN garraio-zerbitzu jasangarriak gelralekua izango du aste honetatik aurrera Bilbon, ikasleak Deustuko Unibertsitatera, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatera, Bilboko Ingeniaritza Eskolara eta Mondragon Unibertsitateko Bilboko Campusera eroateko. Unibertsitateko ikasle gazteak euren ikastegietara hurbiltzeko ekimenak beste geldialdi bat izango du Ugaskoko biribilgunearen inguruan, Deustuko Zubiaren amaieran. Bertatik, Unibertsitateko Autobus zerbitzuak ibilbidea jarraituko du Leioako Unibertsitateko Campusean dagoen azken geralekuraino.
Bederatzi geralekuak Zeanurin, Areatzan, Artean, Arantzazun, Igorren, Lemoan, Bedian, Bilbon (Ugasko-Deustuko Zubiaren biribilgunearen ondoan) eta Leioako Unibertsitate Campusean egongo dira. Azken hori izango da ibilbidearen azken helmuga.
Fase pilotuan Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuko duen Arratiako Udalen Mankomunitatearen ekimenak, euren etxeko atetik gertuen dagoen garraio publikora hurbiltzeko aukera ematen die Arratian erroldatutako unibertsitateko ikasleei, ikasketak egiten ari diren ikastetxera eramateko. Leioako campusetan ikasten dutenei unibertsitatera bertara hurbiltzen zaie, eta geldialdi berri horri esker, zerbitzua Bilboko unibertsitate-zentro guztietara zabaltzen da. Zerbitzuaren prezioa 1,5 eurokoa da (BEZa barne) ibilbide bakoitzeko.
BideON ARRATIAN ekimenaren beste hartzaileak eskualdeko biztanle-guneetatik urrun dauden etxebizitzetan erroldatutako 65 urtetik gorakoak dira. Kasu horretan, zerbitzuak etxeko atetik eskualdeko hiriguneetara eramaten ditu erabiltzaileak, era guztietako kudeaketak egiteko udaletan, osasun-zentroetan, farmazietan, saltokietan, banketxeetan edo kutxazainetan. Kolektibo horretako kideak Galdakaoko anbulatoriora hurbilduko dituen garraio-zerbitzua ere egokituko da.
Arratiako eskualdea bederatzi udalerrik osatzen dute –Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri–, eta hirigunetik, eta, beraz, bertako zerbitzu nagusietatik, urrun bizi diren hainbat biztanleria-eremu sakabanatu ditu. Zerbitzu horien artean daude udaletxeak, osasun-zentroak, farmaziak, banketxeetako sukurtsalak eta kutxazainak, herritarrentzat interesgarriak diren beste gune batzuen artean, bai eta prestakuntza-gune eta unibertsitate-campus nagusiak ere.
Lurraldearen sakabanaketa horren ondorioz bertako bizilagunentzat benetako erronka da egunero leku batetik bestera joatea; izan ere, eskari gutxiko eta maiztasun aldakorreko joan-etorriak dira, eta, ondorioz, garraio publiko tradizionala ez da eraginkorra eta bideragarria, bere kostu handia dela-eta.
Arratiako Udalen Mankomunitatearen ekimen berritzaile horren helburua ibilgailu pribatuaren mendekotasuna murriztea da, bai eta CO2 isuriak gutxitzea ere, eta, aldi berean, eskualdean bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetzea, gidari profesionalekin egindako garraio seguruaren bidez, lehendik dagoen garraio publikoko zerbitzua osatuz.
Bizkaiko Foru Aldundiak 900.000 eurorekin finantzatu du proiektuaren fase pilotua. Fase hori urtebetez luzatuko da, eta horrela, Herri Txiki, Aukera Handi prozesu parte-hartzailearen bidez eskualdean identifikatutako erronka nagusietakoa gauzatuko du. Prozesu hori foru erakundeak jarri du abian Bizkaiko udalerrietako bizi-kalitatea hobetzeko, zerbitzu publikoen bidezko eskaintza ekitatiboa eskainiz.
Bilatu
Azken albisteak
- bideON ARRATIANek tokiko merkataritza hurbiltzen die 65 urtetik gorakoen eta desgaitasuna eta mendekotasuna dutenen kolektiboari 14/11/2024
- Eskariaren araberako bideON ARRATIAN garraio-zerbitzu jasangarriak, jarduerari ekingo dio berriro ikasturtearen hasierarekin bat etorriz 06/09/2024
- bideON ARRATIAN, eskariaren araberako garraio-zerbitzu jasangarriak, 2.000 bidaia egin ditu jardueraren lehen bost hilabeteetan, eta erabiltzaileek bikain baloratu dute 16/07/2024
- bideON ARRATIANek desgaitasuna eta mendekotasuna duten pertsonei zabaldu die eskariaren araberako garraio-zerbitzu jasangarria 29/05/2024
- bideON ARRATIANek eskaeraren araberako garraio-zerbitzu jasangarriaren ordutegia luzatu du 65 urtetik gorakoentzat eta unibertsitateko gazteentzat 23/04/2024