Lotura unibertsitateekin, LHko zentroekin eta HHI zentroekin

Arratian bizi diren ikasle gazteek zailtasunak dituzte ohiko garraio publikoaren bidez hurbilen dituzten unibertsitate, LH eta HHI zentroetara heltzeko, eta, beraz, ikastegira joateko autoa hartu behar izaten dute.

Hori dela eta, Arratiako Mankomunitateak hiru zerbitzu ezarri ditu zentro horietako ikasleentzat: alde batetik, Unibertsitateko Taxia izeneko taxi-ibilbidea, Arratiako herriguneetatik Lemoara edo Zornotzara egiten diren joanak egiteko; bestetik, eskariaren araberako Hurbileko Taxia, auzo periferikoetatik Unibertsitateko Taxiaren geralekua dagoen herriguneetara joanak egiteko; eta, azkenik, Unibertsitateko Taxia + Hurbileko Taxia zerbitzu konbinatua.

Unibertsitateko Taxia

Unibertsitateko Taxi zerbitzua taxi-linea birtuala da, unibertsitateko, LHko eta HHIko ikasleek euren etxeetatik campusen -edo ikastegien- artean egin ohi dituzten joan-etorrietarako. Zazpi geraleku ditu, udalerri hauen erdigunean: Zeanuri, Areatza, Artea, Arantzazu, Igorre, Bedia eta Lemoa. Azken hori da garrantzitsuena, Bilbora iristen den garraio publikoarekin (Euskotren eta Bizkaibus) duen lotura dela-eta.

Arratiatik kanpo geraleku bat dago, Zornotzan hain zuzen ere, Bizkaibusekin konektatzeko funtsezko geraleku gisa.

  • Ordutegia

    Astelehenetik ostiralera (eskola-egunak).

    Joanak:

    • Lemoa: 7:05
    • Zornotza: 7:10

    Eskola-egunetan, EHUko, Mondragon Unibertsitateko eta Deustuko unibertsitate-egutegiaren arabera, zerbitzua Mankomunitateko udalerrietako lanegunetan. Udalerri horietako tokiko jaiegunetan, zerbitzua eskuragarri egongo da.

  • Tarifak

    Bidaia bakoitzak euro 1 balioko du (BEZa barne), Mankomunitatetik kanpo dauden udalerrietarako bidaietan izan ezik. Azken honetan bidaia bakoitzak 1,5 € balioko duelako (BEZa barne).

Hurbileko Taxia

Ikasleentzako Hurbileko Taxi zerbitzuak Unibertsitateko Taxiaren zerbitzua osatzen du, eta etxetik Unibertsitateko Taxiaren geralekurainora egin behar dituzten joanak egiten ditu, tokatzen zaion herriraino “hurbileko” joana eskainiz.

  • Ordutegia

    Ordutegia, Unibertsitateko Taxia geralekura heldu aurretik ikasleak bertara iristen direla bermatzeko beharrezkoa dena izango da.

    Zerbitzua erabilgarri egongo da eskola-egunetan, EHUren, Mondragon Unibertsitatearen eta Deustuko Unibertsitatearen egutegiaren arabera, baita Mankomunitateko herrietako jaiegunetan ere.

  • Tarifak

    Bidaia bakoitzak euro 1 balioko du (BEZa barne).

Unibertsitateko Taxia + Hurbileko Taxia

Zerbitzu konbinatua herrigunetik kanpoko auzo batean bizi diren unibertsitateko, LHko eta HHIko ikasleei zuzenduta dago, Lemoan Bizkaibusen edo Euskotrenen zerbitzura edo Zornotzan Bizkaibusen zerbitzura heltzeko gura badute.

Lehenengo, Hurbileko Taxiak etxetik gertu dagoen puntu batean hartuko ditu, eta BideON ARRATIAN-ko Unibertsitateko Taxiaren zerbitzuko geraleku batera eramango ditu.

Ondoren, Unibertsitateko Taxiak helmuga hauetako batera hurbiltzen ditu: Lemoara, Bizkaibuseko edo Euskotreneko geltokira heltzeko, edo Zornotzara, Bizkaibuseko geltokira heltzeko.

Zerbitzu honetako bidaiak banaka erreserbatu behar dira, hau da, Hurbileko Taxirako erreserba bat eta Unibertsitateko Taxirako erreserba bat, baina konbinazioaren kostua zenbateko handieneko bidaiarena izango da.

Ibilbideak

Unibertsitateko Taxia

Zerbitzu horrek aurretik zehaztutako 8 geralekuko ibilbidea du, horietako bi Arratiatik kanpo:

Joaneko ibilbidea: Zeanuri, Areatza, Artea, Arantzazu, Igorre, Lemoa, Bedia eta Zornotza.

 

Hurbileko Taxia

Gertuko zerbitzu horrek ikasleak etxetik gertu hartuko ditu, eta euren udalerriari dagokion Unibertsitateko Taxiaren geralekura eramango ditu.

 

Unibertsitateko Taxia + Hurbileko Taxia

Garraio konbinatuko zerbitzu horrek Unibertsitateko Taxia eta Hurbileko Taxia zerbitzuetan deskribatutako geralekuak ditu.

Hauek dira Unibertsitateko Taxiak udalerri bakoitzerako aurretik zehaztuta dituen geralekuak:

  • Arantzazu Arantzazuko Udala.
  • Areatza Areatzako Udala edo Arantzazuko Udala.
  • Artea Arteako Udala edo Arantzazuko Udala.
  • Bedia Bedia (Elexalde 2640 autobus-geltokia).
  • Dima Igorre (Elexalde 3226 autobus-geltokia).
  • Igorre Igorre (Elexalde 3226 autobus-geltokia).
  • Lemoa Lemoa (Euskotreneko geltokia).
  • Ubide Zeanuri (San Isidro 5).
  • Zeanuri Zeanuri (San Isidro 5).
  • Zornotza Bizkaibus-geltokia.

Hauek dira Hurbileko Taxiaren ibilbideak udalerri bakoitzerako:

  • Arantzazu (auzo periferikoak) Arantzazu erdialdea (eta alderantziz).
  • Areatza Arantzazu erdialdea (eta alderantziz).
  • Artea Arantzazu erdialdea (eta alderantziz).
  • Bedia (auzo periferikoak) Bedia erdialdea (eta alderantziz).
  • Dima Igorre erdialdea (eta alderantziz).
  • Igorre (auzo periferikoak) Igorre erdialdea (eta alderantziz).
  • Lemoa (auzo periferikoak) Lemoa erdialdea (eta alderantziz).
  • Ubide Zeanuri erdialdea (eta alderantziz).
  • Zeanuri (auzo periferikoak) Zeanuri erdialdea (eta alderantziz).

Udalerrietako gune sakabanatuetako geralekuak Aplikazioan, telefonoz, posta elektronikoz edo herritarren arretarako bideON ARRATIAN bulegoan kontsultatu ahal izango dira.