Zertan datza zerbitzua?
bideON ARRATIAN eskariaren araberako garraio-zerbitzua da, eta Arratialdeko 65 urtetik gorakoen, unibertsitateko, Goi Mailako LHko eta HHIko ikasleen, desgaitasuna duten pertsonen eta mendekotasuna duten pertsonen hiriguneetarako joan-etorriak errazten ditu.
Zerbitzuak erraztasunak emango dizkie Arratiako Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako batean bizi diren adinekoei, unibertsitateko, Goi Mailako LHko eta HHIko ikasleei, desgaitasuna duten pertsonei eta mendekotasuna duten pertsonei, oinarrizko zerbitzuetara eta unibertsitateetara joateko, azkar, merke eta seguru, eta autoa hartu behar barik. Horrek ingurumen-eragina murrizten ere lagunduko du.
Norberaren ibilgailua ordeztuko duen eta ohiko garraio publikoaren osagarri izango den zerbitzu horrek aurrez finkatutako geralekuak (abiapuntu eta helmuga finkoekin) ditu, baina baita abiapuntu pertsonalizatuko eskariaren araberako garraio-zerbitzua ere.
Zerbitzuak
Gertuko lotura herriguneekin
65 urtetik gorakoak, desgaitasuna duten pertsonak eta mendekotasuna dutenak: bideON ARRATIAN zerbitzuak Arratiako udalerrietako herriguneetara hurbiltzen ditu, funtsezko zerbitzuetara joateko, adibidez bankura, medikuarengana, farmaziara, supermerkatura, udaletxera, etab., baita Galdakaoko ospitalera eta Galdakaoko anbulatoriora ere.
Lotura unibertsitateekin, LHko zentroekin eta HHI zentroekin
Unibertsitate, Goi Mailako LHko eta HHIko ikasleak: bideON ARRATIAN zerbitzuak Lemoara eta Zornotzara hurbiltzen ditu, garraio publikoko linea nagusien geltokietara joateko (Euskotren eta Bizkaibus).